Inuxente eguna, aurten ere gurea da
Azken urteetako ohiturei jarraituz, ZASTek entrenatzaileekin jarduera antolatu du abenduaren 28rako.
Azken urteetako ohiturei jarraituz, ZASTek entrenatzaileekin jarduera antolatu du abenduaren 28rako.
Santurtzin jasandako porrotak ez die lanerako gogorik kendu Ulacia Grupoko mutilei. Gabonetako atsedenaren ostean, urtarrilaren 7an jokatuko dute datorren partida, Aritzbatalden, Universidad de Burgosen kontra.
INFO +
Gabonetako bi asteetan kanpusa antolatu du ZASTek, Zarauzko La Salle ikastetxean, 2007tik 2009ra bitartean jaiotakoentzat. Anima zaitez!
Aurten ere ekintza ugari antolatu ditugu Gabonetarako. Alde batetik 2006koentzat saio irekiak izango dira Zarautzen. Bestetik, 2007, 2008 eta 2009koentzat kanpusa izango da Zarautzen. Eta, bukatzeko, Orion ere saio irekiak izango dira. Informazioa ESTEKA HONETAN ikusi ahal izango duzue. Animatu!
INFO +
Gallofa talde kantabriarrak garaipena eraman zuen Aritzbataldetik. Partida borrokatua izan zen momenturo Ulacia Gruporen aldetik, baina egindako ahalegina ez zen nahikoa izan norgehiagoka irabazteko.
INFO +
Ia 80 talde aritu ziren jolasean Karela kiroldegian
INFO +
Asteazkenean Easoren kontra galdu zuten Ulacia Grupoko mutilek. Igandean dute arantza ateratzeko aukera, etxean, Gallofa talde kantabriarraren kontra.
INFO +
Igandean Nafarroara egindako bidaian ezin izan zuten garaipenik lortu Ulacia Grupokoek. Prestatzeko ia betarik gabe, asteazkenean, jokatuko dute Easo Loquilloren kontra Aritzbatalden.
INFO +
Valle de Egues talde nafarraren aurka jokatuko dute igande eguerdian Ulacia Grupoko mutilek.
Lau egunetan saskibaloi jokalarien joan-etorria izan da Dama eta Desertu txikia bitartean protagonista. Orokorrean eguraldia aldakorra izan bada ere, ez da inolako arazorik izan txapelketa aurrera ateratzeko, eta hor boluntarioei txalo zaparrada beroa eskaini behar zaie.
INFO +
Pixkanaka informazio zabalagoa daukagu aurtengo Saski Basque 3x3 Zarautzen inguruan eta dagoeneko sariak zeintzuk izango diren jakin daiteke. Zozketak, afariak, kamisetak, diru-sariak, eta BASKET COUNTRY saskibaloi dendan gastatzeko baleak. Denak jakin nahi? Klikatu HEMEN.