Home ZAST

Aritzbatalde da gure gotorleku

Igandean Nafarroara egindako bidaian ezin izan zuten garaipenik lortu Ulacia Grupokoek. Prestatzeko ia betarik gabe, asteazkenean, jokatuko dute Easo Loquilloren kontra Aritzbatalden.

<   >

Valle de Egues aurkari zuzena da maila mantentzeko bidean. Talde indartsua eta sendoa dutela bazekiten Ulacia Grupokoek eta 40 minutuetan partidan egotea ezinbestekoa zela garaipena eskuratu nahi bazuten.

Defentsan gaizki ekin zioten, ordea, Iñaki Jimenezen mutilek. Hala, hasieran saskiratze errezak lortu zituzten uztaitik gertu eta lehen laurdena 10 behera bukatu zuten. Bigarren laurdena itxura hobea emanaz hasi zuten zarauztarrek, baina barruko jokalariek min egin zieten eta falta karga nabarmena izan zuten ondorengo minutuei begira.

Laurdenaren azken minutuetan, gainera, hiruko marratik asmatu zuen Santestebanek jaurti zituen hiru baloiak saskiratuz. Ondorioz, atsedenaldira, lehen laurdenean bezala, hamar puntuz galtzen joan ziren zarauztarrak.

Hirugarren laurdena berriz ere bigun hasi zuten Ulaciakoek defentsari dagokionean. Gainera, erasoan ideia garbi gutxirekin aritu ziren. Ondorioz, berriz aldea handitzea lortu zuten Eguesibarkoek.

Dena dela, azken laurdenean partidan sartzea lortu zuten zarauztarrek,baina, 5 minuturen faltan eta 5 behera zirela, epaileek adierazitako falta baten ondoren Xabier Osari falta teknikoa adierazi zioten. Egindako bosgarrena zenez, partidatik kanporatua izan zen.

Une horretatik aurrera kontzentrazio pixa bat galdu zuten, eta EBA ligan hori zigortu egiten da. Aldea areagotu zieten arren, Jimenezen mutilek susperraldi txiki bat izan zuten eta azken minutura 8 behera sartu ziren. Tamalez, ezin izan zuten egindako lana borobildu. Zarauztarrek beren jaurtiketetan huts egiten zuten bitartean, Eguesek jaurtiketa libreen marratik asmatuz aldea handitu zuen.

Bukaearan 78-62, eta itzulerakorako alde handia kontran.

Hemen partidako estatistika.

Asteazkenean Easo dator Aritzbataldera
Partida oso zaila izatea espero du Iñaki JImenezek asteazkenean, 18:30ean, Easo Loquilloren aurkakoa. Donostiarrek talde oso luzea dute, eta orokorrean jaurtitzaile oso onak dituzte.

Horrez gainera, barruko jokalari indartsu eta garaik ditu Gotzon Arrietak bere aginduetara eta taldeko antolatzaileak eskarmentu handikoak dira.

Partida irabazteko bidean, defentsako lana nabarmen hobetu behar dutela esan du Iñaki JImenezek. "Haien erritmoa kontrolatzen saiatu behar dugu: jaurtitzaileak defendatu eta errebotean lan handia izango dugu".

Aritzbatalde gotorleku bilakatu behar dugu denon artean, ea hala etxeko bosgarrena jarraian lortzen duten Ulacia Grupokoek.

AURREKOA    HURRENGOA