Home ZAST

Eskola Kirola, gure txikien lehen urratsak kirolean

 Eskualdeko Eskola Kirola

Zarautz, Aia, Getaria eta Orioko ikastetxeek LH3, LH4, LH5 eta LH6ko neska-mutilei zuzendutako kirol egutegi batean partehartzen dute urrian hasi eta maiatza bitartean. Ekintza gehienak, tartean saskibaloia, larunbata goizetan antolatzen dira. 

Eskola Kirolaren helburua kirol hastapena unibertsala gauzatzea da. Hau da, eskualdeko haur guztiak kirola ezagutu dezatela bermatzea. Entrenatzea, lehiatzea, jolastea, ikastea... bilatzen da, beti ere giro jator batean.

Programa kirolanitza da. Ardatza talde kirolek osatzen badute ere, saskibaloia, eskubaloia eta hondartzako futbola, beste hainbat kirol ezagutzeko aukera dute gure neska mutilek.

Gure eskualdeko Eskola Kiroleko partaidetza izugarri handia da, harro egoteko modukoa. 

ZAST, eskola kiroleko txapelketa antolatzeaz arduratzen da. Atal honetan txapelketa honekin lotutako informazioa edukiko duzue eskura, Jardunaldiak, egutegia eta araudiak besteak beste. Eskola Kiroleko arloaz ZASTekin harremanetan jartzeko helbide elektroniko zuzena eskolakirola@zast.eus da.