Larunbateko norgehiagoka guztiak 10:00etan eta 11:00etan izango dira, bai Zarautzen eta baita Orion ere. Jokalekuak Antonianotako kiroldegia, La Salleko Kiroldegia, Orokietako frontoia eta Zaraguetako frontoia izango dira.
Igandeko finalak, ordea, Aritzbatalden jokatuko dira. Goiztiarrenak 5. mailako mutilak izango dira eta 9:15ean jokatuko dute. Atzetik, adin bereko neskak lehiatuko dira 10:30ean. Segidan, 6. mailako neskak arituko dira nor baino nor 11:45ean eta, bukatzeko, maila bereko mutilen partidarekin txapelketako azken partida jokatuko da, 13:00etan.
Parte hartzaileak, kantxak eta orduak modu zehatzagoan jakiteko, www.zast.eus/kirola helbidean sartu eta bertan eskura daiteke informazio zabalagoa.
Anima zaitezte finalerdi eta finalak ikustera, txikienek eskertuko dute bertaratze direnen aupada.