Home ZAST

Eskola Kiroleko saskibaloi finalen asteburua

Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko ikastetxeetako LH5 eta LH6ko 65 bat talde aritu dira lehian eta asteburu honetan final erdi eta finalak jokatzen.

Hemen finaletako laburpenak.

<   >

Urtarrilaren 26 eta 27an alebinen saskibaloiko txapelketa amaitu zen. Larunbatean, finalerdien eguna izan zen, goizeko 10:00 eta 11:00 jokatu zirenak. 5 mailako nesketan, Orokieta 5CNek 10 puntugatik galdu zuen Sorgintxoak Bren aurka; bestalde, 14 Kanikatxoek, ostiralean final laurdenak jokatu ondoren, finaletako txartela lortu zuten Antoniano 5BNrekin borrokatuz postuagatik. 5 mailako mutilen artean, Orokieta 5CM 14 - 20 Orioko 52 amaitu zen, Oriotarrek igandean toki bat lortuz. Beste finalerdia Antoniano 5M eta Lardizabalen artean izan zen, lehenak izanez irabazleak.  Beste alde batetik, 6 mailako nesketan, Antoniano 6Nek modu argian irabazi zuen larunbatean Orokieta 6DNren aurka; beste finalerdia ez zen horren argia izan, Orokieta 6BNek 10 puntugatik soilik (34-24) irabazi baitzion Orioko 65eri. Azkenik, 6 mailako mutilen artean, Antoniano 6M 45 - 33 Orokieta 6BMri irabazi zion, eta lehengo urteko final berdina espero zen.

5 maila mutil:

Igandean, goizean goiz (9:15)tan izan zen lehen finala, 5 mailako mutilen artean: Orioko 52 - Antoniano 5M. Lehen hiru zatiak oso berdinduak izan ziren, bata eta besteen aldeko partzial txikiekin lehen bentaja bat lortu zuen talde zarauztarrak, 24-17 bukatuz. 5. zatian hautsi zen partidua, 14-2 ko zatia sartuz Oriotarrei. Azken emaitza 51 - 26koa izan zen.

5.maila neskak 
Hurrengo partidua, 10:30tan hasia, Salbatore Mitxelena Ikastolako bi taldeen arteko derbi zirraragarria espero zen. 14 kanikatxoak eta Sorgintxoak Bren artean. Lehen taldean 12 jokalari zeuden, bigarrenean ordea 6. Defentsako erritmo biziago batekin, errebotea kontrolatuz, Sorgintxoek 2garren zatian 6 puntuko tartea ireki zuten, bukaerarako definitiboa izan litekeena.  Oso partidu berdindua izan zen, azken laurdenean 15 - 17 sartu ziren 14 kanikatxoan galduz, partidua zeharo irekia zegoelarik, baina Sorgintxoek mantendu zuten errenta motz hori gordetzea lortu zuten, azkenean 21-17 irabaziz. 

6.maila neskak
3. partidua 6 mailako nesken artekoa izan zen, lehengo urtean izan zen berdina, Orokieta 6BN eta Antoniano 6Nren artekoa. Berdintasun handia espero zen, eta horrela izan zen partidu osoa. Lehen zatia Antonianoren aldekoa izan zen, 7-1eko partzial txiki bat sartuz, Orokietakoek ez zuten beren joko argia egiterik lortu lehen 7 minututan. Baina 2 zatian talde urdinak daukaten kalitatea atera zuten, pasezko kontratake zuzenekin eta saski azpiko nagusitasuna kanastak bihurtuz. Atsedenera 18 - 21 iritsi zen, Orokieta 6BN taldea aurretik. Hurrengo bi zatietan berdin jarraitu zuen emaitzak, baina tentsioa handitzen zijoan, Orokietako jokalariek indarrak bateratu zituzten, eta azken zatian zuten 3 puntuko errenta mantentzea grina eta talde lan izugarri batekin lortu zuten, Antonianotako jokalarien aukerak zapuztuz, azken emaitza 33-31 izanik. 

6.maila mutilak

Azkenik, 6 mailako mutilen finala iritsi zen, lehengo urteko berdina, bi taldeek bi jokatzeko modu ezberdin planteatuz; Antonianoetako mutilek baloiaren kontrola mantendu nahi zuten, estatikoan botezka defentsa hausteko kalitate handia erakutsiz. Zaralardiko mutilek ordea, defentsatik atakerako trantsizio azkarrekin kanasta errazak lortzeko gaitasun paregabea erakutsi zuten. Lehen bi zatiak nahiko berdinduak izan ziren. Emaitzan Zaralardiko taldea 9 puntu aurretik zijoan, ez zegoen ezer erabakia. Atsedenean 28-13 bikoizten zuten Zaralardikoek emaitza. 4 zatian, talde gorriak erreakzio txiki bat izan zuen, baina talde horiak ordea hasieratik demostratu zuten kontzentrazio gaitasuna eta beren jokoa zein zen ahaztu gabe,  merezi zuten garaipena (46-29) etxera eraman zuten. 

 

Eskerrik asko parte hartu zenuten haurei, armailetara hurbildu zineten pertsona guztiei, eta kiroltasuneko joko eta giroa elkar transmititu zenuten pertsonei. Eskerrik asko Graficas Juaristiri, eta 1. nazionaleko taldeari sari banaketan parte hartzeagatik, eta azkenik, Zarautz eta Orioko udalei. 

AURREKOA    HURRENGOA