Home ZAST

ZAST ESKOLA, txikienen txokoa

Saskibaloiaren oinarriak ikasteko aukera 

Zarautz Kirol Elkartearekin lehiatzen hasteko adina 12 urtetakoa da, infantil mailan alegia, LH bukatu eta DBHn daudenean. Aurretik, LHn dauden bitartean, Zarautz, Aia, Getaria eta Orioko neska-mutilen kirol jarduera nagusia, eta, oinarrizkoa, ikastetxeen Eskola Kiroleko ekintzak dira.

Dena dela, 12 urtetik azpikoentzat ZASTek hainbat jarduera antolatzen ditu, Eskola Kirolaren osagarri gisara. ZAST ESKOLA izenpean bateratzen ditugu ekintza horiek guztiak. ZAST ESKOLAren helburua eskualdeko neska-mutilak ZASTera hurbiltzea, saskibaloiaz ikastea eta lagun giroan ondo pasatzea dira.

Txikiak handi egiten doazen heinean, txikiek handitzen dute ZAST ESKOLA.

Atal honetan 12 urte azpikoei zuzendutako ekintza sorta handiaren berri aurkituko duzue. ZAST ESKOLAren barruan bateratzen dugun jarduera oso zabala da. Baina, badira bereziki bi izena ematea eskatzen dutenak:

  • ASTEROKO ENTRENAMENDUAK. Urritik maiatzera, Eskola Kiroleko ordutegietatik kanpo, astean behin entrenatzeko aukera. 8-12 urte bitartekoentzat zuzenduta daude eta saskibaloiaren oinarriak eskuratzeko aukera ona dira.​
  • OPORRETAKO KANPUSAK. Oporretan, bai udan, eta baita beste opor garaietan ere, ZASTekin saskibaloiaz ikasteko eta ondo pasatzeko aukera ematen dutenak izaten dira.

Baina, ZAST ESKOLA ez da bi ekintza hauetara mugatzen: entrenamendu irekiak antolatzen dira noizbehinka , txapelketa eta lagunartekoetan hartzen dugu parte, 3x3ak antolatzen ditugu…