Home ZAST

ZAST, eskualdeko saskibaloizaleen bilgune.

ZAST, Zarautz Kirol Elkarteko saskibaloi atala da. Zarautz, Orio, Aia eta Getarian saskibaloia bultzatzeaz arduratzea da bere xedea.

Hastapenetik hasita maila lehiakorretaraino, ZASTek eskualdeko saskibaloizaleen grinak eta beharrak bete nahi ditu. Txikienentzat eskualdeko eskola kiroleko txapelketaren antolatzen du eta saskibaloia ikasi nahi dutenentzat ZAST ESKOLAren bitartez hainbat ekintza jartzen dira eskura.

Bestetik, 12 urtetatik aurrera, ZASTeko taldeetan jarduteko aukera dago, irekia guztiz, jokalariaren mailak partehartzea baldintzatzen ez duelarik. ZASTen 20tik gora talde ari dira astero Gipuzkoako eta Euskadiko lehiaketetan parte hartzen. Denboraldi bakoitzean guztira 250-300 neska-mutil inguru aritzen dira gurekin. Lan guzti honen erpina 2015/2016 denboralditik EBA ligan lehiatzen duen ULACIA GRUPO taldea da.

Baina ZAST ez da mugatzen lehiaketetan parte hartzera, beste hainbat ekintza ere antolatzen ditu: 3x3 txapelketak eta formazio ikastaroak, esaterako.

Guzti hori ez zen posible izango jende mordo baten laguntzarik gabe: entrenatzaile, epaile eta boluntario zerrenda luzea dago atzetik. Azken batean, ZAST neska-mutil, gazte eta gizon-emakume eskuzabal guzti hauen etxea da.

ZU ERE ONGI ETORRIA ZARA BERTAN!

Zast Lizardi

2017/2018 FAMILIKO ARGAZKIA

HARREMANETARAKO

Zarauzko Kirol Elkartea

1944an sortua, 2019an 75 urte beteko ditu Zarautz Kirol Elkarteak. Sorreratik gure elkartea Zarauzko kirolaren erreferente nagusia izan da. Kirol-aniztasuna eta partaidetza zabala dira ZKEk betidanik berezkoak dituen ikur nagusiak.

ZKE

IZAN ZIRELAKO GARA

Zarauzko saskibaloiaren hastapenak 80. hamarkadan izan ziren. Eta lehen talde federatua emakumezkoen senior bat izan zen. Ondoren Antoniano ikastetxean mutil talde bat ere osatu zen, jubenil mailakoa. Jose Mari Delsok entrenatutako talde hau izan zen Zarautz KE-ko seniorraren aintzindari. Delsoren ondoren Antonio Cazalisek hartu zuen taldea entrenatzearen ardura.

Bitartean Orion emakumezkoen saskibaloiak maila bikaina erakutsi zuen 80 eta 90 hamarkadetan Joaquín Arambururen egundoko lanari esker.