Home ZAST

ESKOLA KIROLA: BENJAMINEN 5.JARDUNALDIA

Datorren larunbatean, Otsailak 1, benjaminen eskolarteko 5.jardunaldia jokatuko da Zarautz, Orio eta Getariako kantxetan.

<   >

Benjaminen eskolarteko saskibaloi txapelketa, azken txanpara iristen ari da. Azaroak 23tik dabiltza gure kirolari txikienak beraien eskoletako koloreak Zarautz, Orio eta Getariako kantxetan defendatzen. Era berean saskibaloiaren oinarriak ikasten hasi eta lagunartean, ilusio eta gogo handiz lehiatzen ari dira. Honela, benjaminek astebukaera honetan txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute. Guztira 30 norgehiagoka izango ditugu jokoan datorren larunbatean, Otsailak 1.

Ikusi 5.jardunaldi honetako partiduak zein diren HEMEN

Eskola kirolaren inguruan informazio gehiago zast.eus/kirola atalean duzue eskuragarri!

AURREKOA    HURRENGOA