Home ZAST

Beste urtebetez, arrakasta Orioko 3x3an

Ia 80 talde aritu ziren jolasean Karela kiroldegian

<   >

Ostiralean, abenduaren 8an, Orioko 3x3aren zita berria izan genuen Karela kiroldegian. Parte hartzea handia izan zen aurtengo txapelketan ere, ia 80 talde izan ziren goizean eta arratsaldean, 5 kategoriatan banatuta.

Goizez txikienak, benjaminak eta alebinak, aritu ziren eguerdira arte. Arratsaldean infantil, kadete eta seniorren txanda izan zen.

Giro paregabea izan genuen Karelan eta saskibaloiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek. Aipatu izaera herrikoia mantendu zela. Horren adibide, kadeteetan, esaterako, irabazleetatik bakarra zela saskibaloi jokalaria.

Karkara aldizkariak ateratako argazkiak ikusteko, klikatu hemen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu ZASTetik Delteco Gipuzkoa Basketi eta Txuri Urdin Izotz Jauregiari, infantilak arteko jokalari guztiei sarrerak oparitu izanagatik. Baita Karela kiroldegiari ere, beste urtebetez, izen-emate prozesuan emandako laguntzagatik. Eta, nola ez, ZASTen boluntario koadrilari ere, antolakuntzan egindako lan bikaina izan baita aurten ere.

Datorren urtean, gehiago!

AURREKOA    HURRENGOA