Inuxenteen eguna, entrenatzaileen eguntzat hartuta du ZASTek eta horren baitan saio formatiboa antolatu du beste behin.
Bi hitzaldi interesgarri izango dira La Salle ikastetxean:
18:30-19:45 bitartean Ulacia Grupoko entrenatzaileak, Iñaki Jimenezek, “0 URRATSA, OIN-JOKO BERRIAK” hitzaldia emango du. Arau berriaren inguruan hainbat zalantza izaten ari dira denboraldi honetan eta horren gaineko xehetasunak argituko ditu EBA ligako entrenatzaileak.
Atzetik, 19:45-21:00 bitarte, Jon Txakartegik, egun Baskoniako harrobiko entrenatzailea denak, “DESPLAZAMIENTOS DEFENSIVOS Y OFENSIVOS EN EL BALONCESTO MODERNO” hitzaldia emango du. Txakartegik gauzak kontatzeko eta komunikatzeko duen gaitasunarekin, ez dago zalantzik hitzaldi interesgarria izango dela.
Anima zaitezte!