Denboraldiko azken fasean sartu dira errendimenduko infantil neskak. Liga erregularrari amaiera emanda, bost jardunaldiko ligaxka bati hasiera emango diete bihar, igandea, 16:00etan, Aritzbatalden.
Kontzeptu berriak lantzen hasi berri dira Jokin Zulaikarenak, eta horiek praktikan jartzeko aukera bikaina izango dute fase honetan. Azken partidan izandako intentsitate maila mantentzen saiatzea dute helburuetako bat, batez ere defentsako lanean aurrerapauso bat emateko gai diren ala ez ikusteko.
Parean Bera Bera talde donostiarra izango dute, denboraldian zehar antzerako mailan ibili den taldea. Ea garaipena etxean geratzen den!