Aurkari ezaguna da Santurtzi Zarauzko taldearentzat. EBA ligara igoera lortu zen urtetik elkarren kontra askotan jokatu behar izan dute, bai ligan bai eta Euskal Kopan ere.
Taldeko oinarria hiru jokalarik osatzen dute: Jon Betolaza antolatzaileak, Mikel Sainz de la Maza hegalekoak eta Juanra Torres pibotak.Baina horiez gainera, errotazioan jokalari askok hartzen du parte, kalitate onekoak gainera.
Joaneko partidan lehiakorrak izaten saiatu arren, beraien eskura ez zeuden faktoreak medio partidak ihes egin zien zarauztarrei. Eta, orain, etxeko partidan, taldeak koska bat gorago dagoen Santurtziren kontra lehiatu dezakeela erakutsi nahi du.
Etxeko azken partida izango da 2017-2018 denboraldiari dagokionez eta jardunaldi bateratua izango da. Hala, larunbatean jokatuko dute partida, 19:00etan, Aritzbatalden. Jokalariek urte guztian emandako babesa partida txukun bat jokatuaz eskaini nahi diete zaletuei, eta, hartara, Aritzbataldeko harmailak betetzera animatu dituzte bideo batekin (klikatu beheko irudia).
Anima zaitezte norgehiagoka ikustera!