Home ZAST

Bidaia baten zozketa ZASTen eskutik

Maiatzaren 6an emango da bidaiatzen gastatzeko 1000 euroko bonoa

<   >

Barceló bidaiaken eta Gráficas Juaristiren laguntzarekin, zozketa berezia egingo du ZASTek. Bidaiatzen gastatzeko 1000 euroko bonoa lortzeko aukera egongo da euro baten trukean.

Klubeko jokalariek maiatzaren 6a arte errifak salduko dituzte, harik eta eskolarteko finaletan zenbaki saritua ateratzen den artean. Baten batek eskuratzerik ez badu izan, Enara Zoritarekin (671 27 82 71) harremanetan jarri eta hark bideratuko du.

Sariak 12 hilabeteko iraupena izango du eta bidaiariak nahi duen bezala gastatzeko aukera izango du. Hau da, bidaia bakar batean edota 1000 euroak gastatu arte bidaia desberdinak eginda.

Zenbaki saritua webgune honetan bertan eta komunikabideetan emango da jakitera.

ZASTek aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie Barceló bidaiaki sariaren %30eko ekarpena egin duelako eta Gráficas Juaristiri zozketarako txartelak inprimatu dizkigulako.

Merke bidaiatu nahi duzula? Badakizu, erosi ZAST bidaia txartela!

AURREKOA    HURRENGOA