Home ZAST

Etxeko azken partidari begira jarrita

Gallofaren aurka ezin izan zuten partida aurrera atera Ulacia Grupokoek

<   >

Norgehiagoka zaila zela bazekiten hasieratik Ulacia Grupoko mutilek. Kanpoko jokalarien faltaren aurrean, ahal zen bezala egin zioten aurre norgehiagokari.

Antolatzaileak errekuperazio prozesuan jarraitzen dute nahiz eta minutuak jokatu eta taldeari beren ekarpena egin. Eta gabezia horiek guztiak kontutan hartuta, minutu txukunak jokatzeko moduan izan ziren zarauztarrak.

Gallofakoen aldetik, normalean asmatzen ez dutenekin ere asmatu egin zuten uztaiari begira. Eta, jakina, betikoek ere asmatu zuten.

Laurdenez laurden puntuen ekarpena handia izan zen kantabriarren partetik, baina zarauztarrek ez zieten partida lehiatzeari uko egin. Hala, hirugarren laurdenean gertu izan ziren markagailuan, baina haiek berriz ere ihes egitea lortu zuten.

Azken laurdenean gure taldeak nekea antzeman zuen eta azkenean markagailuan ihes egin zuten etxekoek.

Bukaeran 91-66 Gallofa irabazle. Hemen partidako estatistika.

Etxeko azkena larunbatean
Larunbat honetan denboraldiko etxeko azken partida jokatuko dute Ulacia Grupokoek. Ordutegi bateratua dela-eta, larunbat arratsaldeko 19:00etan izango da norgehiagoka Aritzbatalden, Santurtziren kontra. Ea behar bezalako babesarekin ematen diogun aurtengoari agurra!

AURREKOA    HURRENGOA