Atarikoan Iñaki Jimenezek argi utzi zuen, defentsan sendoak, indartsuak, jaurtitzaile onak eta erasoan azkarrak direla Easo Loquillokoak.
Hasieratik lo irten ziren Ulacia Grupoko mutilak eta 11-0eko aurkako partziala jaso zuten. Lehen unetik apurtu zuten norgehiagoka Easokoek eta zarauztarrak ez ziren lehiakorrak izan harik eta norgehiagokak irabazle argia zuen arte.
Kanpoko jaurtiketa gutxi egin zituzten eta barnekaldietan ezinean aritu ziren. Xabier Osaren talentuaren zertzelada batzuetan izan ezik, asko kosta zitzaien kanpoko jokalariei saskiratzen. Erasoan Aitzol Eguskitza eta Marcellus Roberts izan ziren taldearen zama beregan hartu zutenak.
Atsedenaldira 38-23 joan ziren Easokoak aurretik, baina kantxara itzultzean ez zuten erritmoa jaitsi donostiarrek. Hirugarren postuan bukatu nahi dute denboraldia bai ala bai, igoera fasea jokatu ahal izateko. Hala, 21-13ko partziala egin zuten laurdenean 23 puntuko aldea zabaltzeraino.
Azken laurdenean berdinketa izan zen markagailuan. Bigarren zatian, jokaldi politen bat edo beste egiteko gaitasuna izan zuten Ulacia Grupokoek, baina geratzen diren hiru partidetan aurpegia eman beharko dute. Datorrena Santanderren jokatuko dute, larunbatean, 20:30ean, Gallofaren aurka.
Hona hemen Iñaki Jimenezek partida ostean esandakoak: