Home ZAST

Errendimenduko infantil neskak: Mondragon Unibertsitatea 41-31 Zast Zarautz ZKE

Emaitza gazi-gozoa pasa den larunbatean gure infantil neskek Arrasaten jasan zutena, porrotak lauko finalean sartzeko aukera guztiak galtzea eragin baitu.

<   >

Ilusioz beterik ekin zien partidari, intentsitate maila ona ezarriz hasieratik. Joan etorri askoko partida izango zela zirudien bi taldeen bakarkako presioa zela eta. Horren ondorioz markagailua berdinduta zegoen lehen laurdenaren amaieran 8-7.

Bigarren eta hirugarren laurdenek bide berdinetik jo zuten. Defentsa gogorrak, joan etorri asko eta horrek ZASTeko neskak azken laurdenera normalean baino nekatuago iristea eragin zuen (10-7 eta 8-8ko partzialak).

Azken laurdena erabakiorra izan zen. Partida amaitzeko 3 minutu falta zirela, 7 puntuz azpitik aurkitzen ziren. Eraso on baten bitartez hiruko bat saskiratzea lortu, eta, jarraian, berriz ere partidan sartzeko aukera emango zien sarrera bat huts eginda, hiruko saskiratze bat jaso zuten bueltan partidari amaiera emanaz.

Gure neskek gogor egin dute lan denboraldi guztian lauko finalera sartzeko ilusioarekin, baina emaitzek ez diete lagundu. Tamalez, ez da posible izan helburua lortzea. Hala ere harro egoteko moduan gaude, neska hauek erakutsi duten kemena eta lana egiteko gogoa ez baita leku askotan ikusten eta seguru etorkizunean poz handi bat baino gehiago emango dizkigutela.

Aupa neskak!! 123 Zast!!

AURREKOA    HURRENGOA