Home ZAST

Aritzbatalden udaberria loratu dadila

Eguesibarko taldearen bisita hartuko du igandean Ulacia Grupok. Aurkari zuzena da talde nafarra eta mailari eusteko bidean irabazi beharreko partida.

<   >

Denboraldia ongi hasi ez zuten arren, boladaka baina egoerari buelta ematen jakin dion taldea da Valle de Egües. Etxean sendoago aritu badira ere, kantxa zailetan garaipenak eskuratu dituzte. Adibidez, Easoren aurka Donostian eta Pielagosen etxean, Renedon.

Eskarmentu handiko jokalariak dituzte beren taldean, horietan garrantzitsuena ezbairik gabe Serge Konan delarik. Hegaleko pibota jokalari doaitsua da, bai fisikoki eta baita teknikoki ere, eta, gainera, azkenaldian kanpoko jaurtiketan ere asmatzen ari da.

Han hiruko asko jaso zituen Ulacia Grupok eta horrek min egin zien. Izan ere, jaurtitzaile asko dituzte nafarrek. Defentsan ere ez die gehiegi axola hiruko marratik haratago jaurtitzen badiete, defentsa itxia egiten dute, errebotea ixteko eta menperatzeko asmotan.

Beren jokatzeko modua barneratuta duen taldea da, baliabide desberdinak kantxan erabiltzen dituena. Eta horrek egiten du talde sendoa izatea.

Ulacia Grupok baja askorekin jarraitzen du, baina gogor ari dira entrenatzen eta zailtasunei behar bezala aurre egiten dabil talde zarauztarra. Igandeko norgehiagokari begira, baloi gutxiago galtzea dute helburu, partidaren kontrola izateko.

Betiko ordutegian, 18:30ean, izango da lehia Aritzbatalde kiroldegian. Ea harmailetako berotasunarekin garaipena ospatzeko moduan garen oporren aurretik.

AURREKOA    HURRENGOA