Home ZAST

Aste santua ekintzez gainezka dator!

Saio irekiak izango ditugu Zarautzen eta Orion eta Kanpusa egingo da beste urtebetez Zarauzko La Salle ikastetxean.

<   >

Askotan aipatu dugu: opor garaia, saskibaloi garaia. Halaxe izaten da guretzat txikienekin. Hori dela eta hainbat ekintza izango ditugu datozen bi asteetarako.

Hemen aste santu hauetan egingo ditugun ekintzak:

ZARAUTZEN

2006ko neska eta mutilekin entrenamendu irekiak izango ditugu Antoniano kiroldegian, aurretik izen emateko beharrrik gabe.
 
- Neskek martxoaren 26 27 eta apirilaren 4 5 eta 6an 12:00tatik 13:30tara Antonianotan
 - Mutilek martxoaren 27an eta apirilaren 3 4 5 18:00tatik 19:15tara Antonianotan

Bestalde, 2007, 2008 eta 2009koentzat kanpusa antolatu dugu La Salle ikastetxean, hemen duzue bertako informazioa eta izena emateko egin behar dena!

Bi txanda izango ditu: martxoaren 26, 27 eta 28an lehenengoa, eta, bigarrena, apirilaren 3, 4, 5 eta 6an.

ORION
Karela kiroldegian ere adin guztietako umeentzat entrenamendu irekiak egingo dira, martxoaren 26, 27 eta 28an. Parte hartu nahi duenak, bertara azaltzearekin nahikoa du.

- LH3-4: 10:00tatik 11:15tara
- LH 5-6: 11:15tatik 12:30tara.

Gozatu saskibaloiaz!

AURREKOA    HURRENGOA