Home ZAST

Mondragon Unibertsitatea: premia garaiko aurkari zuzena

Azken urteetan gogoangarriak izan dira Arrasateko taldearen aurka jokatutako norgehiagokak. Etzi, igandea, ez da salbuespena izango.

<   >

Iturripe kiroldegian, Arrasaten, 19:30ean, izango da hitzordua igandean Ulacia Grupo eta Mondragon Unibertsitatearen artean. Bi taldeak sailkapeneko azken postuetan daude, eta bi taldeek salbatzeko postuetan bukatzea dute helburu, nahiz eta Ointxek bi partida gehiago dituen irabazita bere zakuan.

Pielagosen antzeko jokatzeko modua dute arrasatearrek. Uztaipean joko gutxiago dute kantabriarrekin alderatuz gero, baina kanpoko jaurtiketa gehiago erabiltzen dute.

Entrenatzaile berria Ulacia Gruporen aurka estreinatu zen, Ulaciak irabazi zuen partidan, eta, ordutik hona, hiruko gehiago jaurtitzen dituzte, joko azkarragoa egiten dute eta defentsa erasokorragoa da presioak erabiliz eta baloiak lapurtzen askoz ere gehiago saiatuz.

Azken partidetan hiru porrot izan dituzte Mondragon Unibertsitatekoek, baina guztiak borrokatutako partidak izan dira, nahiz eta agian emaitzetan bestelako zerbait ikusi.

Gure mutilek, gutxienan, aurreko astean bezala egindako jokoaz disfrutatu nahi dute eta, jakina, partida irabazteko ahalegin guztia egingo dute Arrasateko kantxan.

Ea garaipenarekin itzultzen diren!

AURREKOA    HURRENGOA