Home ZAST

Errendimenduko infantil neskak: ZAST Zarautz 57 - 74 Eliku Dietetika ISB

Partidu onak jokatzetik zetozen asteburuko erronkara. Batez ere, partidu bakoitza borrokatzeari utzi gabe jokatzen ari zirelako. Azken partidak, ordea, ez zuen bide horretatik jo.

<   >

Minutu batzuk kosta zitzaizkien partiduan sartzeko. Azpeitiarrek gogor estutzen zituzten pase aukera guztiak eta zarauztarrek arazoak zituzten baloia igotzerako orduan. Hala ere lanean jarraitu zuten gure neskek, azpeitiarrek markagailuan ihes egin ez zezaten. Lehen laurdenaren amaieran 12-16.

Bigarren laurdenari beste indar batekin ekin zioten Jokin Zulaikarenek. Gakoa defentsan zegoen, eta, arlo horretan maila dexente igota, baloiak berreskuratzen hasi eta kontraeraso onak ateratzea lortu zuten markagailuari buelta emanez. Atsedenaldian 34-33 etxekoen alde.

Hirugarren laurdenak bide berdinetik jarraitu zuen. Defentsa gogor baten bitartez aurkariek ez zuten jaurtiketa errexik lortzen. Erasoan lanean jarraitzen zuten behin eta berriz saskia bilatuz. Dinamika oso ona mantentzen ari ziren zarauztarrak, 4 puntu gainetik jartzea lortuz laurdena amaitzeko 2 minutu falta zirela. Hutsarte baten ondoren, ordea, aspaldian jasan ez zuten txakalaldia jasan zuten, aurkariek berriz ere markagailua beren alde jarriz hirugarren laurdenaren amaieran: 47-49.

Laugarren laurdenean ez zuten lortu partiduan zehar izandako dinamika positiboa mantentzerik. Ondorioz, azpeitiarrek ez zuten barkatu eta baloiak bata bestearen ondoren lapurtzea lortu zuten, jarraian saskiratze errazak eginaz. Amaieran 57-74, garaipenak ez zuen ihes egin baizik eta ihes egiten utzi zioten infantil neskek.

Lanean jarraitu beharra dago. Akatsetatik ikasi eta datorren asteko erronkari ilusioz aurre egin.

Animo neskak!! 123 Zast!!

 

AURREKOA    HURRENGOA