Home ZAST

Marcellus Robertsi elkarrizketa Urola Kostako Hitzan

Ulacia Grupoko jokalariarekin izan da Amaia Urbieta kazetaria. Gurera ekarri dugu haiek egindakoa.

<   >

22 urterekin heldu da Marcellus Roberts (Tennessee, AEB, 1995) Euskal Herrira, Zarauzko Ulacia Grupo saskibaloi taldearen «barne jokoa hobetzera». 2,03 metro neurtzen ditu, eta pibot postuan jokatzen du.

Diotenez, AEBetakoa da munduan kalitate handiena daukan saskibaloia. Arraroa egin daiteke hango jokalari bat bertako talde batera etortzea. Nolatan zaude zu hemen? Zerk ekarri zaitu hona?
Nire haurtzaroko ametsa betetzeko aukera izan nezakeelako soilik joan nintzen Tennesseetik Georgiara ikastera eta bertako Young Harris taldearekin jokatzera [NCAA ligako bigarren mailako taldea]. Saskibaloi jokalari profesionala izan nahi izan dut betidanik. Iaz, orduko entrenatzailearekin nire etorkizunaz hausnartu ondoren, Las Vegasera joatea erabaki nuen joan den udan. Nire izena ezagutu zezaten soilik joan nintzen; izan ere, Nevadako hirian mugimendu handia izaten da urteko sasoi horretan. Nik nire lana egin nuen bertan, eta jainkoak egin zuen gainontzekoa. Horrela iritsi naiz Zarautzera.

Zer zenekien Euskal Herriari buruz hona etorri aurretik?
Ez nekien Euskal Herria existitzen zenik ere. Iritsi eta taldeko jendeak gaztelaniaz ez zuela hitz egiten ohartu nintzenean, harrituta gelditu nintzen. Ez nekien hizkuntza ezberdinak hitz egiten zirenik. Nik uste nuen jendeak gaztelaniaz eta portugesez egingo zuela.

Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen.

Argazkia: Amaia Urbieta / Hitza

AURREKOA    HURRENGOA