Home ZAST

Errendimenduko infantil neskak: ZAST Zarautz ZKE 36-39 Easo 04 Arritxulo

Lauko finalerako bidean, partida garrantzitsua zuten zarauztarrek. Asko saiatu arren, ezin izan zuten norgehiagoka irabazi.

<   >

Erabakiorra izan daitekeen porrot bat jasatetik zetozen norgehiagoka honetara. Baina aurrekoan komentatze zuten moduan gure neskek erakutsitako kemena txalotzekoa izan zen. Hori buruan izanik, gogor lan egiteko ideiarekin ekin zioten partidari. 
 
Joan etorri askoko partida izango zela zirudien hasieratik, hartara 10-12ko partziala izan zen lehen laurdenaren amaieran. Bigarrengoan, donostiarrek partiduaren kontrola hartzea lortu zuten eraso onak baliatuz eta defentsan zarauztarren barneratzeak ondo oztopatuz. 
 
Atsedenaldian 11 puntu azpitik ziren zarauztarrak 4-13ko partzialaren ostean. Honaino espero zuten partidua izaten ari zen, baina gure neskek haserre izugarria zuten pasatako porrotaren ondorioz. Hirugarren laurdenean defentsako lan ona egin eta kontraerasoez baliatuz markagailuan gerturatzea lortu zuten. Baina azken segunduan zelai erditik sartutako hiruko batek 5 puntuko aldea mantentzen zuen markagailuan donostiarren alde.
 
Azken laurdenean, ikuskizun zirraragarria bizitzeko aukera izan zuten. Emozioz betea azken segundora arte. Gure neskek defentsa sendotu eta eraso azkarrez baliatuz markagailuari buelta ematea lortu zuten. Minutu baten faltan puntu bat goitik jarri ziren, baina donostiarrek jaurtiketa libreen bitartez markagailua berdintzea lortu zuten.
 
Hamar segundo falta zirela, defentsa on bat egin ondoren, errebotea lortu eta irtetzerakoan baloia aurkariari eman genion honek saskiratzea eta falta lortuz. 
 
Lau segundoren faltan, ez zuten jaurtiketa garbi bat egiterik lortu eta garaipenak eskuetatik ihes egin zien zarauztarrei. Amaieran 36-39 Easo taldearentzat. 
 
Beste behin, oso harro agertu da Jokin Zulaika taldeak erakutsitako indarra, kemena eta partida guztiak borrokatzeko erakutsi duten gogoarekin. Argi geratu da, nahiz eta emaitzek lagundu ez, talde honek asko balio duela. Lanean jarraitzen dute. Eta nola ez, zorionak donostiarrei.
 

AURREKOA    HURRENGOA