Home ZAST

Valle Escondido torneoa Benasquen

Beste urtebetez ZASTek Pirinioetan jokatzen den txapelketan parte hartzeko asmoa du. Hemen daukazue informazio guztia!

<   >

Ekainaren 22tik 24ra jokatuko den Valle Escondido txapelketara joateko aukera izango dute ZASTen eskutik animatzen diren jokalariek. ZAST eskolako alebinek, infantilek eta kadeteek izango dute bertara joateko aukera. Bai neskek, baita mutilek ere.

 

Horretarako, izena emateko prozesua jarri dugu martxan:

- Martxoaren 23a baino lehen aurre izen-ematea egingo da.

- Martxoaren 29rako zeintzuk talde joango diren zehaztuko dugu.

- Apirilaren 25erako plana zehaztuko da.


AURRE IZEN-EMATEA EGITEKO SAKATU HEMEN

 

Bidaiaren prezioa 185€koa izango da jokalariko. Etxe beretik bigarrengo bat (edo gehiago) joango balitz, jokalari horren kostoa 145€koa izango litzateke.

 

Informazio zabalagoa eskuratzeko, jarri harremanetan 688 802 276 (Dan) zenbakira deituta edo klikatu hemen.

 

Anima zaitezte toki paregabe honetan saskibaloiaz gozatzera!

AURREKOA    HURRENGOA