Ia guriak egin du, badegu zenek agindu hasi zuen Xenpelarrek ezagun egin zuen bertso sorta bat. Baina jarraian honela kantatzen zuen Ez oraindik umildu, alkarrengana bildu, eta hori da jarraitu beharrekoa. Ez etsi, ez bururik makurtu.
Igandean tentsio handiko partida izango zela argi ikusi zen lehen unetik. Markagailu oso baxua izan zen lehen minutuetan. Pixkanaka motorrak berotzen joan ziren eta laurdena 9-14 bukatu zen, azken segundoan ordiziarrek bere zelaitik sartutako hiruko baten ondoren.
Bigarrenean joko alaiagoa ikusi zen bi taldeen partetik. Baina bi taldeetako batek ere ezin zuen nahi zuen erritmoa ezarri partidan. Goierriko taldeak kanpoko jokalarien barneraketetan min gehiago egin zuten zarauztarrek baino. Portzentajeak ere altuagoak izan ziren kanpokoen aldetik lehen zatian. Hala, 10 puntuko abantaila eskuratu zuten aldagelara joaterako: 28-38.
Bigarren zatian berdinketa izan zen nagusi. Jokoak lehen zatikoaren itxura antzekoa izan zuen. Ordiziarrek gutxiago asmatu zuten eta zarauztarrek gehixeago. Hala, portzentajeak bukaeran berdindu egin ziren. Zarauztarrek ezin izan zuten beste partida batzuetan jartzen duten erritmo bizia ezarri eta, ondorioz, kanpoko jokalarien ekarpena hirukoetara mugatu zen orokorrean: Aldalurrek bi, Sanzek hiru eta Egañak bat.
Eguskitza eta Robertsek, ordea, beren puntuak sartzeko kokatutao defentsaren aurkako erasoan egin behar izan zuten lan. Lasterka egiteko aukera gutxi izan zuten.
Ordiziarren jokoaren erritmoa geldoagoa izan zen, beren jokalari garrantzitsuena, Asier de la Iglesia, fresko mantentze aldera. Hala, bera izan zen partidako saskiratzaile nagusia 20 punturekin. Hala, bukaeran 61-70 irabazi zuen Goierriko taldeak.
Igandean Torrelavegara joango dira zarauztarrak, azken sailkatuaren kontra jokatzera. Goranzko bideari ekiteko lehen urratsa, beraz, Kantabria aldean eman beharko dute zarauztarrek. Gogoratu, ez oraindik umildu, alkarrengana bildu!