Denboraldi ona egiten ari den taldea da Ordizia Basoa banaketak, bi faktore kontuan hartuta: batetik talde laburra duela, eta, bestetik, EBA ligan lehen denboraldia dutela.
Zalantzarik gabe Asier De la Iglesiaren ekarpena da nabarmentzekoa. Ligan ekarpen onena egiten duen jokalaria da, batez ere errebotean eta erasoan. Horrez gainera, kanpotik jaurtitzaile onak dituzte eta duela bi hilabete Iraurgitik iritsitako Merketegi antolatzailek taldea osatu de. Horrez gainera Villar jaurtitzailea eta Duran hegaleko pibota denboraldi polita egiten ari dira.
Ordiziaren ezaugarri nabarmenena borrokarako duten gaitasuna da. Denboraldian zehar behin baino gehiagota erakutsi dute nahiz eta 20 behera joan partidara itzultzen dakitela. Euskal kopan, esaterako, hori jasan zuen Ulacia Grupok.
Zarauztarrek arazo fisiko asko dituzte jokalarien artean eta azken unera arte ezingo du jakin Iñaki Jimenezek zeintzuk izango dituen ordiziarrei aurre egiteko moduan.
Hitzordua, bihar, igandea, 18:30ean, Aritzbatalden izango da.
Errendimenduko infantil neskek, Easo hartuko dute etxean
EBAko partidaren aurretik Antoniano kiroldegian jokatuko du Jokin Zulaikaren taldeak, 16:00etan, Easo Arritxuloren aurka.
Aurreko jardunaldian jasandako porrotak, lauko finalera sailkatzeko zituzten aukerak ia guztiz zapuztu zizkien. Dena dela, gure neskek birritan erakutsi dute ez dutela inoiz amore ematen eta, ondorioz, geratzen zaizkien jardunaldi guztiak borrokatuko dituzte aukera denak xahutu arte.
Aurrean talde sendo bat izango dute, sailkapeneko bigarrena. Joaneko partidan asko sufritu behar izan zuten donostiarrek garaipena eskuratzeko, beraz, jarrera berdinean oinarrituz, zarauztarrek duten dena emango dute kantxan. Garaipen batek sailkapena gori-gori utziko luke eta berriz ere lauko finalerako lehian sartuko lirateke gure infantilak.