Home ZAST

Easo 05 Lorea Gourmet 53-51 ZAST Zarautz ZKE

Errendimenduko infantil neskek norgehiagoka gogorra izan zuten asteburuan. Tamalez, ezin izan zuten garaipenik eskuratu.
 

<   >

Partidu garrantzitsua eta gogorra aurretik zutena, igandean, Bidebietan. Normalean baino gehiago kosta zitzaien partidan sartzea infantil neskei. Lehen laurden eskasa eginda, 10 azpitik ziren horren amaieran. Bigarren laurdenak tendentzia berarekin jarraituko zuela zirudien, donostiarrak partiduko abantailarik altuena lortu zutelarik. Hala, Jokin Zulaikarenak 15 puntuz azpitik ziren 17.minuturako.
 
Hutsarte baten ondoren, gure neskek beste jarrera batekin sartu ziren kantxara. Baloi guztiak borrokatzen hasi eta erasoan gehiago asmatzea lortuz, atsedenaldira 10 puntura murriztu zuten Easoren abantaila. Jarraitu beharreko bidea garbi zuten neskek. Eta, hala bete zuten hirugarren laurdena 10-11ko partzialarekin irabazita.
 
Hori ez zen nahikoa ordea, garaipenaren bila joan beharra zegoen. Beraz lanean gogor segi eta donostiarrak estutasun handi batean jarri zituzten Katalin Bazaesen bi hirukoez baliatuta. Partida amaitzeko 6 ehuneko falta zirela, 53-50 islatzen zen markagailuan eta Iraia Aldaik hiru jaurtiketa libre zituen bere alde.
 
Partida berdindu zezaketen ZASTeko neskek. Lehenengoa kale eta bigarrena sartu ostean, hirugarrena hutsegiten saiatu, errebotea hartu eta bueltan jaurtitzerakoan baloiak ez zuen saskian sartu nahi izan. 
 
Amaieran 53-51ekoa izan zen emaitza eta txalotzekoa gure neskek erakutsi zuten kemena eta indarra, partidua inoiz galdutzat eman gabe lehiatu zirelarik. Zorionak donostiarrei!

AURREKOA    HURRENGOA