Home ZAST

Asteburuko atarikoa: martxoak 3 eta 4

Azken sailkatuaren aurka neurtuko ditu indarrak Ulacia Grupok igandean.

<   >

Gimnastica Sport Café izango dute aurkari igandean Ulacia Grupoko mutilek. Torrelavegako (Kantabria) taldeak hiru garaipen baino ez dituen arren, denboraldi oso ona egiten ari diren jokalariak ditu bere baitan.

Gonzalez jaurtitzaileak puntu askotako ekarpena egiten dio taldeari eta Garcia hegalekoarekin batera, biak Pielagosen ibiliak, kanpoko lerro txukuna osatzen dute.

Uztaipean Ramon esperientzia handiko pibota dute batetik, esprerientziaz gainera zentimetroak dituena. Harekin batera Nicolas pibotak uztaipean lan txukuna egiten ari da.

Azken partidetan emaitza onik ez eskuratu ez arren, porrotak pilatu dituztelako, markagailu estuak izan dituzte eta aurkariei ez diete eroso garaitzen utzi.

Jaurtitzaileen gainean egindako defentsa ona eta errebotean jaun eta jabe jardutea izango dira norgehiagoka irabazteko gakoak Iñaki Jimenezen hitzetan.

Hitzordua igandean izango da, 12:00etan, Torrelavegako Vicente Trubea kiroldegian.

Errendimenduko infantil neskak azken aukerak baliatu nahian

Igandean izango dute hitzordua Urretxuko Aldiri kiroldegian Goierriko taldearen aurka. Garaipenaren bidera itzultzeko aukera ona dute asteburu honetakoa. Hemendik liga erregularra amaitu arte geratzen diren bost jardunaldiak oso garrantzitsuak izango dira, eta, ondorioz, gogor jarraitzen dute lanean partidu guztiak borrokatzeko.

Azken bi jardunaldietan garaipenetik oso gertu ibili dira, eta agian zerbait gehiago merezi izan dute gure neskek. Baina argi dagoena da lanak ez duela etenik behar. Ondorioz, igandean, azken partiduetako kemen eta indarrarekin bidaiatuko dute Urretxura. Lana gogor eginda soilik mantenduko dira lauko finalera sartzeko bidean.

AURREKOA    HURRENGOA