Iñaki Jimenezek argi dauka: sekulako emaria duen taldea da Zornotza. Partida ikusgarria izan daiteke zaletuentzat, jokalari oso onak dituztelako.
Taldea indartu berri dute NBAko garapen ligatik fitxatutako jokalari batekin eta Urrezko LEB Ligatik, Iraurgitik, fitxatutako Ander Garciarekin. Horiez gainera, Pack, Westbrook eta Morgan maila oso altuko estatubatuarrak ere badituzte bizkaitarrek.
Partidako ia 94 puntu sartzen dituzte, baina Ulacia Grupok ia 20 gutxiago jasotzen ditu bataz beste. Hortaz, eraso onena defentsa onenetako baten aurrean izango da igandean Aritzbatalden.
Zornotzan azken laurdenera arte partidan sartuta ziren zarauztarrak, eta 8 jokalarirekin baino ezin izan zuten joan bertara lesioak eta bestelako arazoak tarteko. Etxean, taldea indartsuago dabil eta zaletuen bultzada eskertuko dute guda txikian garaile irteteko.
Hitzordua 18:30ean izango da, igandean, otsailak 11, Aritzbatalden. Bete dezagun!