Home ZAST

Marcellus Roberts: Ulacia Gruporen lehen estatubatuarra

EBA Ligako taldea indartzeko asmotan fitxatu du pibot amerikarra.

<   >

Aurreko igandean egin zuen debut ofiziala Marcellus Roberts Ulacia Gruporen jokalari berriak. Eta, lehen partida izateko, 15 puntu eta 8 errebote pilatu zituen bere zenbakietan. Ez dago gaizki debutari batentzat.

Estatubatuetako NCAA2 ligatik dator, Young Harris taldetik. Jokalariak 2,03 metro neurtzen ditu eta uztaiaren inguruko lana indartzea da haren erronka. Iaz, 23 partidatan, 12 puntu, 7 errebote, 1,5 berreskuratze eta txapel bateko bataz besteko ekarpena egin zuen hango ligan. Aipatzekoa jaurtiketetan %56ko portzentajea izan zuela.

Urtez urte maila hobetuz joan da jokalaria eta hemen ere bide berdinetik jarraitzeko asmotan etorri da. Fisikoki eta teknikoki dituen doaiak ongi etorriko zaizkio Iñaki Jimenezen taldeari.

Hemen ikusi dezakezue iazko jokaldi onenen bilduma. Ea halakoez gozarazten digun guri ere!

AURREKOA    HURRENGOA