Gráficas Juaristi SL 50 urtetako esperientzia duen inprenta da. Era guztietako inprimaketa lanak egiten dituzte bertan: papergaiak, publizitatea, aldizkariak, katalogo korporatiboak, esku-programak, kartelak, liburuxkak, pegatinak, liburuak, eta baita formatu handiko binilo, kartoi luma, lona edota enarak ere. Prozesu automatizatuez baliatuz, epemuga laburrak eta kalitaterik onena eskaintzen dituzte, lanen dimentsioa edozein izanik.
Baina, oraingoan, ZASTi emandako laguntza nabarmen handiagoa izango da enpresaren aldetik. Hiru urtetarako akordioa itxi dute, bereziki adinez txikikoen kirolean zentratuz. Bai Aritzbatalden eta baita Antonianotan kartelak jartzeaz gainera, elkarteko 400 jokalariei banatu zaizkien berotzeko arropa finantzatu du.