Home ZAST

Asteburuan partaidetzako kadete nesken derbia

Zoriak hala nahi izanda, egutegi berriko lehen jardunaldian ZASTen bi taldeak izango dira aurrez aurre.

<   >

Pasa den asteburuan eman zitzaion amaiera partaidetzako kadete nesken lehen faseari. Bertan, gure 2 talde ditugu lehiatzen, Pablo Elolaren ZAST 2002 (2002 eta 2003ko jokalariz osatua) eta Unai Uriarteren ZAST 2003 (2003koak baino biltzen ez dituena). Bi taldeek azken jardunaldiraino izan dira hirugarren multzoan sartzeko lehian. Hala, igandean jokatu ziren partida erabakigarriak.

ZAST 2003k Tolosako taldea 7 puntuz edo gehiagorengatik menderatu beharra zeukan. Ez zuten batere sufritu, partida guztian nagusi izan ziren eta 63-38ko emaitza eroso bat eskuratu zuten, helburua lortuz.

ZAST 2002k, berriz, igandean bi partida izan zituen, eta biak irabazi behar bai hala bai. Eta halaxe izan zen. Goizean Atleticoren aurka 61-49 gailendu ziren, eta, arratsaldean, aurreko astean atsedenaldian hezetasunarengatik suspenditu behar izan zen partida jokatu zuten Easoren kontra.

Nahiz eta 6 puntuz azpitik joan, nekeari aurre egin zieten eta, lan asko eginda, partidu bikain bat jolastu zuten Easori 8 puntuz irabaziz, eta aldi berean hirugarren multzorako txartela eskuratuz.

Gauzak horrela, asteartean egin zen bigarren faseko egutegiaren zozketa eta, kasualitateak tarteko, lehen jardunaldian ZASTEN bi taldeen arteko derbia izango dugu. Larunbatean izango da, 11:00etan Antoniano kiroldegian.

Kantxatik kanpo lagunak izan arren, intentsitate handiko partida izango da, bi taldeek irabazteko gogor borrokatuko baitute. Hurbildu zaitezte animatzera, ikusteko partida polita izango dugu-eta!

AURREKOA    HURRENGOA