Home ZAST

IRAILERAKO SASKIBALOIKO KANPUSA ANTOLATU DU ZAST-EK

Pandemiako egoera lagun, ZASTek Irailak 1tik Irailak 5 saskibaloiko kanpusa antolatuko du. Kanpusa Villanuan burutuko da, Huescan, Pirinioen oinetan.

 

 

>

Zer da?

ZASTek antolaturiko SASKIbaloiko kanpus bat.

 

Noiz izango da?

2021ko Irailak 1etik 5era

 

Non egingo da?

Villanua-n (Huesca), Pirinioen oinetan.

Jan loak Villanuako aterpetxean egingo dira.

 

Zeinentzat zuzendua dago?

2011eta 2006 bitartean jaiotakoentzat, biak barne.

Eskariaren arabera adin tartea murriztu daiteke.

 

Zer egingo da?

Saskibaloia da kanpusaren ardatz nagusia. Aisialdiko ekintzak ere burutuko dira natur ingurunean.

 

Zenbat balio du?

Kostea Ekainerako zehaztuko da, baina 210 € eta 250 € artean egongo da.

 

Zer egin behar dut izena emateko?

Apirilak 26n aurreizenematea irekiko da.

Maiatzak 15etik aurrera izenematea gauzatuko da eta 50 € ordaindu aurreratu beharko dira.

 

Zer gertatzen da COVID dela eta kanpusa egiten ez bada?

Aurreratuko dirua itzultzen da.

 

IZENEMATEA

HURRENGOA