Home ZAST

Zast etxean

Egoera edozein dela ere, ZAST-ek martxan jarraitzen du! Ohiko entrenamenduak eten badira ere, egoera berrira moldatutako ekintza bat luzatu nahi dizuegu.

>

Kaixo denoi,

ZAST ETXEAN-en helburua 2002-2008 urteetako saskibaloi jokalariek ariketa fisikoa egiten jarraitzea da, entrenamendu gidatuekin eta etxean bertan eskura duzuen materialarekin. Kalean kirola egiteko aukera zabaltzearekin, etxez kanpoko ekintzak ere eskeiniko dira nahi dituenarentzat.

Ekintza hau dohainekoa da. Interesa duenak jarraian dagoen estekan izena eman eta eskatutako informazioa bete. 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeLd1XvW_i8DZ6IUUQs6ivHOEDCFJe2EjxdRMS6ksVK1ksdLA/viewform?usp=sf_link

Edozein zalantzatarako, jarri gurekin harremanetan; 688 80 22 76

Besterik gabe, danak ondo egongo zaretelakoan

Zast taldea.

HURRENGOA