Home ZAST

ZARAUTZ KIROL ELKARTEAKO ORAINGOZ UDALEKUAK AURRERA

Zarautz Kirol Elkartea eta Udala elkarlanean dabil beste udara batez Jolasti, Kirol Udalekuak antolatzeko.

Egingo direlakoan gaude baina azken erabakia Ekainak 15ean hartuko da. Dena den aurreizenematea Ekainak 9tik aurrera izango da.

<   >

Zarautz Kirol Elkartea eta Zarauzko Udala elkarlanean dabiltza udara honetan ere kirol udalekuak eskeini daitezen. Bi erakundeak jakitun dira uda honetan inoiz baino garrantzitsuago izango dela haurrentzat bideratutako ekintzak eskeintzea herri mailan. Ekintzak Ekainak 29tik aurrera burutuko dira eta errugbia, eskubaloia, futbola eta saskibaloiko atalek antolatzeko asmoa dute. Instalazio eta jarduera bakoitzean bete beharreko neurriak azken egunotan ari dira zehazten osasun agintarietatik. Udala eta Zarautz Kirol Elkartea elkarlanean dabiltza neurri hauek jardueretara eta espazio desberdinetara egokitzen. Talde murriztuetan eta ezohiko osasun neurriekin bada ere, ohiko kirol ekintzak burutzeko aukera egongo delakoan dago ZKE. Izan ere ohiko kirol ekintzak ezin badira antolatu ZKEk ekintzak bertan behera utziko lituzke. Aforoa txikiagoak izan beharko dira eta taldeak txikiagoak, beraz, litekeena da beste urtetan bezain beste kirolari ezin onartzea.

 

Aurreizenematea hurrengo asteartean, Ekainak 9, irekiko da eta Ekainak 15 neurri guztiak zehaztuko dira eta izen emate behinbetikoa erabakiko da. 

AURREKOA    HURRENGOA