Home ZAST

MAILA GUZTIETAKO ENTRENAMENDU ETA PARTIDUAK BERTAN BEHERA GERATZEN DIRA

Erakundeen neurri eta gomendio ofizialak ikusita ZAST-eko ekintza guztiak bertan behera geratzen dira. Neurri hau oraingoz martxoak 28rarte mantenduko da.

<   >

Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzak ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola (lehiaketak eta entrenamenduak) eta federatutako kirola etetea erabaki du.

Hori dela eta, ZAST - Zarauzko Saskibaloi Taldeak osasun agintarien irizpideei jarraituz klubak betetzen dituen kirol ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki du. ZAST Eskolatik hasi eta datozen ondorengo maila guztietako entrenamendu zein partidak bertan behera geratzen dira berri gehiago izan bitartean.

Osasuna garrantzitsuena dela jakinik, gaurtik eta gutxienez martxoaren 28rarte, ez dira kirol ekintzak itzuliko gure kantxetara. Bitartean, jarrai ditzagun osasun agintarien gomendioak eta animo guztioi!

AURREKOA    HURRENGOA