Home ZAST

ZAST-ULACIAK EZIN IZAN DU 23. JARDUNALDIKO PARTIDUA IRABAZI MEGACALZADO ARDOI TALDEAREN AURKA

EBA saskibaloi ligako AA multzoan jokatzen duen Zast-Ulacia talde zarauztarrak ezin izan du multzoaren sailkapeneko bosgarren postuan dagoen Ardoi taldeari irabazi, partiduan zehar horretarako meriturik egin duen arren. Partiduaren azken emaitza 75-84 izan den arren, etxeko taldea aurrean izan da markagailuan azken minutura arte.

<   >

Gorabehera handiko partidua

Partiduko lehen laurdena elkarren indarrak neurtzeko izan da bi taldeentzat, eta puntu bakar batez gailendu da Zizur Nagusitik etorritako Ardoi taldea. Lehen laurden horretan argi geratu da partidu oso estua izango zela eta defentsak gailenduko zirela.

Etxeko taldeak ez du bigarren laurden onik egin eta partiduaren erdira lau puntuko desabantailarekin iristea izan da egin duen onena; izan ere, hamar puntuko aldea ere izan du Ardoi taldeak laurdenaren erdialdera. Baloi asko galdu ditu Zast-Ulaciak bigarren laurden horretan, asko kostatzen zitzaion abiadura ematea bere jokoari, eta huts asko egin ditu paseetan.

Partiduaren atsedenaldira iritsita, beste jarrera batekin berrekin dio partiduari Zast-Ulaciak. Defentsa estutu du eta horrek konfiantza eman dio erasoan. Gainera, taldeko zenbait jokalarik hiruko saskiratze batzuk sartu dituzte, ondo erantzunez talde nafarraren zonakako defentsari. Kantxaren bi aldeetan izandako hobekuntza horri esker, sei puntuko abantailaz ekin dio Zast-Ulaciak partiduko azken laurdenari.

Azken minutu beltza

Zizur Nagusitik etorritako taldeak partiduaren une erabakigarrian asmatu du aurretik jartzen, eta min handia egin dio horrek etxeko taldeari. Ardoi taldea oso talde fisikoa ez izan arren, eskarmentu handikoa da, eta bere presio handiak ito egin du Zast-Ulaciaraen erasoko jokoa azken minutu horretan. Aurretik jarri izanaren bultzadak indarturik, amaierako jaurtiketa luzeak asmatu eta bederatzi puntuko errentaz irabazi du partiduak talde nafarrak.

Denboraldiaren azken txanpa

Zazpi partidu baino ez dira geratzen denboraldia amaitzeko, eta Zast-Ulaciak lau jokatuko ditu etxetik kanpo eta hiru etxean. Etxean galdu berri duen partiduaren ondoren, etxetik kanpo partiduak irabazten hastea komeni zaio, nekeza izango baitu, bestela, mailari eusteko helburua betetzea. 

Hemen partiduko estatistikak

 

emaitzak j23 (08/03/2020)
Resultado Fecha Hora
AC1+ PIELAGOS - ARHA HOTELES 68-89 08/03/2020 18:00
GOIERRI - IPARRAGIRRE 2020 - C.B. SANTURTZI SK 64-60 07/03/2020 18:30
ULACIA ZARAUTZ - MEGACALZADO ARDOI 75-84 08/03/2020 18:30
BASKONIA - CB VALLE DE EGÜES 67-55 07/03/2020 18:00
NISSAN GRUPO DE SANTIAGO - MONDRAGON UNIBERTSITATEA 65-75 08/03/2020 18:00
TABIRAKO BAQUE - MANTENEO FILIPENSES 76-53 08/03/2020 18:00
EASO BODEGAS MUGA - CB SOLARES 86-57 07/03/2020 20:00


Sailkapena
P.J P.G P.P P.F P.C PTO R.
1 MONDRAGON UNIBERTSITATEA 21 16 5 1663 1501 37 +6
2 ARHA HOTELES 22 15 7 1728 1553 37 +2
3 MEGACALZADO ARDOI 22 15 7 1657 1527 37 +4
4 AC1+ PIELAGOS 21 15 6 1786 1549 36 -2
5 EASO BODEGAS MUGA 22 14 8 1560 1391 36 +2
6 NISSAN GRUPO DE SANTIAGO 22 11 11 1622 1645 33 -3
7 BASKONIA 22 11 11 1710 1715 33 +1
8 CB LA FLECHA 21 11 10 1556 1523 32 +1
9 CB VALLE DE EGÜES 21 10 11 1485 1542 31 -1
10 C.B. SANTURTZI SK 22 9 13 1538 1515 31 -1
11 ULACIA ZARAUTZ 21 9 12 1439 1543 30 -2
12 TABIRAKO BAQUE 22 8 14 1461 1568 30 +1
13 CB SOLARES 21 8 13 1632 1704 29 -1
14 GOIERRI - IPARRAGIRRE 2020 21 7 14 1474 1634 28 +1
15 MANTENEO FILIPENSES 21 2 19 1278 1679 23 -10

AURREKOA    HURRENGOA