Home ZAST

GRAFICAS JUARISTI LEHEN MAILAKO SENIOR NESKEN LAGUNTZAILE BERRIA

Aurreko astean ZASTek eta Graficas Juaristik, Itziarreko inprimategiak, ZASTeko emakumezkoen taldearen babeslea izango dela iragarri zuten.

<   >

Badira urte batzuk Graficas Juaristik ZASTen bidelagun  nagusienetako bat dela eta oraingoan aurrepauso bat gehiago eman dute elkarren arteko erlazioa sakontze aldera. Zarauzko Kiroldegian egin zen aurkezpenean, Andoni Juaristi (enpresaren ordezkaria), Leire Arana (zarauzko kirol zinegotzia), Salba Bergara (ZASTeko zuzendaritza-batzordeko kidea) eta Beñat Jauregi “Fede” (senior nesken entrenatzailea) izan dira.

Beraz, Lehen Mailako Emakumezkoen Zasteko Senior taldeak hemendik aurrera, Graficas Juaristi ZKE izenpean lehiatuko du. Fedek zuzendutako neskek denboraldi bikaina burutzen ari dira, 14 jardunaldi jolastu direlarik 11 garaipen lortu dituzte eta horrela sailkapenaren hirugarren postuan kokatzen dira lidergoa, soilik, garaipen batera dutelarik. 

“Nahiz eta denboraldi hasieran taldeak zituen helburuak oso ezberdinak izan, denboraldiaren puntu honetara iritsita helburu berri bat ezarri dugu: sailkapeneko lehen lau postutan amaitzea bigarren itzulia. Horrela igoera fasea jokatzeko aukera izango genuke, nahiz eta fase horretan mailaz igotzeko txartela lortzea oso zaila izango litzatekeen. Eta helburu hau lortuko balitz, denboraldi bikain bati ginda ederra jarriko genioke!” hauek ziren taldeko entrenatzaile den Beñat Jauregiren adierazpenak.
 

4 - LEIRE FERNANDEZ
5 - IRUNE ASPIUNZA
6 - ANE VALENCIAGA
7 - OLATZ LIZASO
9 - ALAZNE ARRUTI
10 - LURDES SARASUA
11 - TERESA ARGIBE
12 - JOANE MANNION
13 - SARA GARIN
14 - MAIDER MANZANAS
22 - LEIRE ANAUT
ENTRENATZAILEA: BEÑAT JAUREGI "FEDE"


 

AURREKOA    HURRENGOA