Home ZAST

JERTSE ETA MOTXILA BERRIAK SALGAI ULACIA ZARAUTZEN HURRENGO PARTIDUAN

Datorren igandean, ZAST-ULACIA eta AC1+ PIELAGOS taldeen arteko norgehiagokan jertse eta motxila berriak erosteko aukera izango da kiroldegian ezarriko den salmenta postuan.

<   >

Zarauzko Kirol Elkarteak pasa den urtean bere 75.urteurrena ospatu zuen eta honen arira ZAST - Zarauzko Saskibaloi Taldeak jertse berria kaleratu du gertaera hau ospatzeko. 

SASKI DA! leloak hartzen du protagonismo nagusiena oraingoan, hainbat urtetan ZAST-eko jokalari eta baita kolaboratzaile izan den Danel Agirreri keinu txiki bat eginez. Badira urte batzuk Danelek Berria egunkarian iritzi zutabe bat duela eta bertan zenbait iritzi testu idazten ditu SASKI DA! izenburu duelarik. Beraz, Danelek urteetan zehar gure klubean egindako lana omentzeko bere leloak hartzen du gure jertse berriaren diseinuaren pixu handi bat.

Aipamen berezi bat ere VISKWITi eta zuzenean Alberto Caballerori, ZAST-ek erabiltzen dituen zenbait materialen diseinuaz arduratzeagatik. Bai material digitalei dagokionez, zast.eus webgunea diseinatzerako orduan adibidez, baita jertse berriari diseinu eder bat emateagatik.

Beraz, ez ahaztu:

Datorren igandean, ZAST-ULACIA vs AC1+ PIELAGOS (18:30 Aritzbatalde Kiroldegian) norgehiagokan jertse berria zein motxila eskuratzeko aukera izango duzu, kiroldegian izango dugun salmenta postuan.

  • ZAST - Feeling Saski jertsea 35€
  • ZAST motxila 30€

 

 

AURREKOA    HURRENGOA