Home ZAST

ZAST-ULACIAK SAILKAPENEKO BURUAN DEN PIELAGOS HARTUKO DU IGANDE HONETAN

EBA saskibaloi ligako AA multzoan jokatzen zuen Zast-Ulacia taldeak multzoko sailkapenaren buruan den AC1 + Pielagos taldea hartuko du otsailaren 9an, igandez, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, arratsaldeko 18:30etan.

<   >

Alde handia dago sailkapenean bi taldeen artean eta ez da, inondik ere, partidu erraza izango etxean jokatuko duen talde zarauztarrarentzat. Renedo hiri kantabriarreko taldea multzoko sailkapenaren buru da, hamabi partidu irabazita eta lau bakarrik galduta. Aurkari sendoa dator, beraz, Zarauzko Aritzbataldera.

Sendotasun horren erakusle da, sailkapenean erakusten duen gailentasunaz gainera, Zast-Ulaciak ligaren lehen itzulian talde kantabriarraren aurka jokatu zuen partidua; izan ere, zarauztarrek 48 puntu baino ezin izan zituzten sartu, talde kantabriaren defentsaren eta garaiera handiaren aurka ezinean. Kantabriarrek, berriz, joaneko partidu hartan, 82 sartu zituzten, erasoan ere kalitatea dutela erakutsiz.

Zarauzko Zast-Ulacia taldeak ez du urtea nahi bezain sendo hasi, eta horrek eragin zuzena izan du Zarauzko taldeak sailkapenean duen postuan. Hamaikagarren postuan da orain, zazpi partidu irabazita eta bederatzi galduta, baina, horrez gainera, aurreko jardunaldiko norgehiagoka galdu ondoren, galdua du averagea Goierriren eta Baskoniaren aurka, denboraldiaren amaieran sailkapenean paretsu izan daitezkeen bi talderen aurka. Hori horrela, hemendik liga amaierara bitarteko partiduak izango dira garrantzitsu.

Zarauzko taldeak zazpi partidu irabazi ditu orain arte, eta horietako sei Zarauzko Aritzbatalden izan dira; beraz, etxera aurkari gogorra datorkion arren, beste behin saiatuko da, jarraitzaileen bultzadak hauspotuta, talde handi bati irabazten.

 

AURREKOA    HURRENGOA