Home ZAST

Izen ematea zabalik 2019ko Orioko sanikolasetako 3x3 txapelketarako

Izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 4a arte

<   >

Aurten ere Orioko 3x3 sanikolasetako txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak ZASTen laguntzaz eta Orioko Udalaren babesaz. Txapelketak kutsu herrikoia dauka eta eskualdeko jokalariei zuzenduta dago.

Txapelketa, abenduaren 7an, goizeko 09:00etan hasita jokatuko da. Txapelketa goizez jokatuko da.

Gogoratu talde kopurua mugatua dela. Mugak aldakorrak izan daitezke kategoria bakoitzeko izen emateen arabera.

Hauek dira txapelketako kategoriak:

- Preminibasket: LH3 eta LH 4 (18 talde gehienez)
- Minibasket: LH5 eta LH6 (18 talde gehienez)
- Infantilak: DBH1 eta DBH2 (12 talde gehienez)
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4 (12 talde gehienez)

Izen-ematea orrialde honetan bertan egin daiteke.5 euro kostatuko da izen-ematea jokalariko eta gehienez 5 jokalari izango dituzte taldeek. Dena dela, kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak ere izango dira.

Izena emateko, abenduaren 4a bain lehen jo Karela kiroldegira edota bete inprimakia

Ordainketa egiteko: 3x3 ORIO eta taldearen izena jarri erreferentzian eta kontu honetara sartu dirua:

2095 5176 87 1064181265

Adb: 3x3 ORIO - Ipotx hegalariak

AURREKOA    HURRENGOA