IGANDE HONETAN JOKATUKO DU ULACIAK EBA LIGAKO LEHEN ETXEKO PARTIDUA
Aurreko asteburuan atseden izan ondoren, igande honetan jokatuko du Ulaciak etxeko lehen norgehiagoka aurtengo denboraldian, EBA ligako AA konferentziaren egutegiko hirugarren jardunaldian. Aritzbatalde kiroldegian jokatuko du partidua, arratsaldeko 18:30ean.
Baskoniaren aurkako estreinaldi-partida azken segundotan galdu zuten Jokin Collantesen mutilek, eta hasiera indartsu eta lehiatu hori berresteko, EBA ligako lehen garaipena eskuratzen saiatuko dira Goierri-Iparragirre 2020 taldearen aurka.
Orain arte jokatu dituen bi partiduak galduta dator Aritzbataldera Goierriko taldea, eta lehen garaipena eskuratzeko bizkor izango den arren, zarauztarrek gogotsu ekingo diote etxeko partiduei, jakina baita etxeko partiduetan izango dela berreskuratu berri duen mailari eusteko giltzarrietako bat.
Bueltan ditugu, beraz, igandeetako saskibaloi-arratsaldeak Zarautzen, eta Ulaciaren jarraitzaileek eta, oro har, kirol zaleek ikuskizun apartaz gozatzeko eta giro paregabea bizitzeko aukera izango dute berriro ere.