Home ZAST

KBEk EnerAgen saria aurkeztu zuen atzo hedabideen aurrean

Aurreko astean KBE proiektuak jasotako EnerAgen saria aurkeztu zuten atzo Zarautz Kirol Elkartea, Urola Eskubaloia, Akting eta Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) kideek Donostiako Koldo Mitxelenan.

<   >

KBE kirol elkarteen mugikortasunen beharrak kudeatzeko sortutako erakundea da. Zarautz Kirol Elkartea KBE-ren partaide da, Gipuzkoako beste sei elkarterekin batera, Andraitz KE, Goierri KE, Ilintxa SD, AA La Salle Legazpi, Urola EK eta Urola KE. Guztira 150 taldetik gora gara. Astero 40-80 talde mugitzen gara elkarrekin, 1500 pertsona inguru.

Honen inguruan mintzatu ziren atzo hainbat hedabideren aurrean Zarautz Kirol Elkarteko Dan Lertxundi, Urola EK-ko Jose Angel Garcia Vara, Urola KE-ko (futbola)  Mikel Mesonero, Aktingeko Iban Agirre eta EVEko zuzendari orokorra, Iñigo Ansola.

Bertan proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten eta proiektua gaur egun beste partaide batzuk elkartzera irekia dagoela ere.

AURREKOA    HURRENGOA