Partida hasi aurretik Jokin Collantes entrenatzaileak aipatzen zuen bezala partida tranpa zen. Gasteiztarrek EBA ligatik egon zitezkeen arrasteak direla eta ez zuten bermatuta beraien jarraipena lehenengo mailan eta garaipenaren bila irten ziren 7-0 eta 15-2koak izan zirelakik lehenengo partizalak, batez ere Daniel Ayalaren inspirazioari esker lehenengo 15 puntuetatik 12 lortu zituelarik. Lehenengo laurdena 21-10ko markagailuarekin amaitu zen eta Jokinen aurreikuspenak betetzen ari ziren.
Bigarren laurdenaren bigarren zatian gure mutilek argi utzi nahi izan zuten zergatik diren liderrak liga honetan eta 11-21ko partzial batekin atsedenaldira puntu bat azpitik iristea lortu zuten.
Hirugarren laurdenaren lehenengo minutuetan aurretik jartzea lortu zuten Zarauztarrek baina azkeneko 3 minutuetan 8-0eko partzial batekin berriz aurrea hartu zuten Olabide ikastolako jokalariek 48-40ko emaitzarekin.
Azken laurdenean aldeak mantendu ziren eta kanpoko jokalariekin izandako arazoek baldintzatu zuten gure taldearen jokoa. Azkenean 71-64ko emaitza eta Iraurgiren garaipenaren ondorioz berriz ere berdinketa dago lidertzan, Zarauztarren aldekoa dena bi partidak irabaztea lortu duelako gure taldeak.
Beraz, lehenengo postua lortzeko eta Iraurgik ez badu akatsik egiten gelditzen diren bi partidak irabazi beharko ditu Ulaciak San Cernin eta Tabirakoren aurka. Baina hori, hemendik bi astera izango da aste santuko etenaren ostean.