Home ZAST

ULACIA GRUPOk lidertza mantentzen du garaipen ikaragarri baten ostean

Azken hiruetan minutuetan 17-0 partzial lortzeari esker partida eskuratu zuen ULACIA GRUPOk Urola-Kostako derbian.

<   >

Laino ilunak lausotuta zuten Aritzbatalden Urola-Kosta derbia amaitzeko 3 minutu falta zirela. 3:19 partida amaitzeko eta etxekoak 54-64, hamar puntuz galtzen zioazten. Afizioa sortzen duten 17-0ko partzialari esker partida irauli eta garaipena etxean geratu zen eta igoera txartela eskura geratzen zaio ULACIA GRUPOri.

 

ULACIA GRUPOk eta DISDIRA BITXITEGIA lehen postuan zeuden, 18 garaipenekin berdinduak, eta hiru jardunaldien faltan garaipena lortzen zuen taldeak EBAra igotzeko aurrera pauso handia emango zuela garbi zuten bi entrenatzaileak. Taldeak aspalditik ezagutzen dira. Elkarren aurkaz hainbatetan jokatzeaz gain David Rodriguez entrenatzaileak eta Mikel Ibarguren jokalariak Zast-en ibilitakoak dira garai batean.

 

Partida tentsio handikoa izan zen. Defentsak ziren nagusi eta puntu gutxitako partida izatearen itxura zeukan. Lehen laurdenean 13-10 zarauztarrak izan ziren nagusi, baina bigarrengoan azpeitirrak txukunago aritu ziren eta 26-28 joan ziren aldageletara. Hirugarrengo laurdenak bi aurpegi erakutsi zuten, zarauztarrak bizi atera ziren aldageletatik eta 34-28 aurretik jartzea lortu zuten, baina azpeitiarrek berain minutu onenak jokatu zituzten ondoren 6 minututan 26 puntu sartuz eta azken laurdenean 45-54 sartuz. Bederatzi puntutako abantaila, partida aldapa gora etxekoentzat.

 

Azken laurdena zineko gidoietako aproposa izan zitekeen. Lehen saiakera batean Jokin Collantes-en mutilek tartea txikitu zuten 51-54, baina azpeitiarrek berehala erantzun zuten eta partida amaitzeko 3:19 falta zela 54-64 erakusten zuen markagailuak. Azpeitin Ulaciak 10puntuz irabazi zuen, basket averagea ere arriskuan zirudien.

 

Mikel Larrañagak hasi zuen balentria, hiruko batez. Izan ere, antolatzaile zarauztarra eta Estanis Andres izan ziren partida iraultzearen protagonistak. Minutu exkax batean Mikel Larrañagaren beste hiruko batek etxekoak aurretik jarri zituzten 65-64 harmailaren gozamenerako. Bi minutu luze geratzen ziren oraindik, baina azpeitiarrek ez zuten saskirako biderik aurkitu. Etxekoak berriz defentsan trinko aritzeaz gain inspiratutako Estanis bat aurkitu zuten. 17-0 partzialeko 9 puntu Estanisek berak sartu zituen, 20 puntu eta 5 asistentziekin partida borobila suertatuz

 

Hiru partida geratzen zaizkie Jokin Collantes-en mutilei, bi kanpoan eta bat bakarra etxean. Bi garaipen lortuta EBArako igoera lortuko dute. Matematikoki lortua dute Final Fourrera txartela. Bertan bigarren txartela egongo da jokoan. Asteburu honetan Gasteiz jokatzen dute Urgatziren aurka.

 

AURREKOA    HURRENGOA