Home ZAST

ZAST nesken garaipen bikaina etxetik kanpo lehen postua ziurtatzeko.

Easo Balerdiren etxean 55-57 iarabazita ZAST NESKAK birtualki lehen postua eskuratzen du Beñat Jauregiren taldeak.

 

<   >

ZAST NESKAK-en denboraldi bikainak bazuen orban bat. Bere porrot bakarra Easo Balerdiren aurka izan zen, etxean 49-51. Oraingoan bueltako partida tokatzen zen, eta jokoan lehen postua. Hiru partida geratzen dira playoffak hasteko eta partida hau irabazten zuenak lehen postua eskuratuko zuen, matematikoki ez, baina bai birtualki.

 

Talde zarauztarrak ez zuen partida etxera eramateko beharrezkoa zen tentsio mailarekin sartu eta donostiarrak nagusi zian ziren lehen zatian atsedenaldira 36-21 joan zirelarik. Partida aldapa gora jarri zitzaion Beñat Jauregiren taldeari. Baina dirudienez atsedenaldiak on egin zien ZASTeko neskei eta aldageletatik oso bestelako taldea atera zen. 0-12ko partzial bati esker partidan sartzea lortu zuten eta handik aurrera berdintasuna izan zen.

 

Bi minutun faltan 55-56 lehen aldiz aurretik jarri zen taldea Lourdes Sarasuaren saskiratze bati esker. Aizpea Eceizaren jaurtiketa libre baten ondoren bukaerako emaitza erakusten zuen markagailuak ia bi minutuen faltan eta errenta txikia izan arren eustea lortu zuten.

 

Saskira begira, Enara Markaide 14 punturekin, Nora Danis 11rekin eta Lourdes Sarasua 10rekin izan ziren nabarmenduenak.

 

Hiru partida geratzen dira Playoff-ak hasteko eta Beñat Jauregiren taldeak, matematikoki ez bada ere birtualki lehen postua eskuratua du.

 

AURREKOA    HURRENGOA