Home ZAST

ULACIA GRUPO lidergoa hartzen du Tolosan 60-68 irabazi ondoren

Azken minutuetako susperraldi bati esker, 0-14ko partzial batekin Jokin Collantesen taldeak lidertza hartzen du Disdira ISBren porrota baliatuz.

<   >

 

 

 

Partidaren hasieran Tolosarrak fin ibili ziren kanpoko jaurtiketetan, batez ere Miguel Cruzek 3 hiruko sartu zituelarik lehenengo zatian. Hauei erantzuna eman zioten Jon Sanzek eta Estanis Andresek kanpoko jaurtiketetan ere baina aurrea Tolosarrek hartu zuten 18-13ko emaitzarekin. Bigarren laurdena berdinduta joan zen baina alde txikiak mantentzen ziren Tolosarrentzat.

 

Bigarren zatiaren hasieran aldea handitzeko asmoz atera ziren Tolosarrak baina laister aurkitu zuen saskiratzeko bidea Ulacia Grupok barruko jokoaren bitartez Aitzol Eguskitza eta Beñat Jauregi zonaldean aurkituz. Gainera beraien barruko jokalariak faltak pilatzen hasi ziren. 27. minutuan Zarauzko taldeak aurre hartu zuen baina baloi galdu batzuen ondorioz berriz Redline Mekanika jarri zen aurretik 10 minutu faltan 52-48ko emaitzarekin.

 

Azken 10 minutuen hasieran Tolosarrak nagusi ziren kantxan baina aldeak ez ziren 7 puntutik gora joan eta Zarauztarrak beti partidoan zeuden. 4 minuturen faltan 60-54koa zen emaitza eta Jokin Collantesek Jon Sanz 4ko posizioan jartzeko erabakia hartu ondoren, Julen Egañaren 3ko bat posesio bukaeran eta Tolosarren hutsak jaurtiketa libreko marratik aukera eman zioten Ulacia Grupori aurrea hartzeko Aitzol Eguskitza eta Estanis Andresen saskiratzeei esker. 0-14ko partziala osatu ondoren, partida erabakita gelditu zen eta honekin lidertza iritsi zen Zarautza.

 

Aste honetan bi partido izango ditu Ulacia Grupok, ostegunean aurreratutako partidoa izango baitu Logroñon eta igandean Getxo bisitari izango delarik Aritzbatalden.

 

AURREKOA    HURRENGOA