Dieta y Ejercicio. El nuevo manejo de la obesidad
Martxoak 20an eta Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren barruan ZASTek, Pagoeta ME-rekin batera Jorge García-Dihinx gonbidatu du gurera. Hitzaldia Antoniano aretoan izango da, arratsaldeko 19:00tan eta Elikadura eta kirolaren inguruan arituko da doktore aragoiarra.
Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte betetzen ditu. Hainbat eta hainbat ekintza antolatzen ari dira urteurren honen inguruan. ZASTek besteak beste hitzaldi ziklo bat antolatzen ari da, 5-7 ekintzetaz osatuko dena.
Martxoaren 20an dugu lehena. Jorge García-Dihinx Huesca-ko San Jorge Hospitaleko doktorea izango dugu gurekin. Lehen hitzaldi hau ZAST eta Pagoeta Mendizale Elkartearen artean antolatu da. Saioa arratsaldeko 19:00tan izango da Antoniano aretoan eta ordubete ingurukoa izango da, ondoren galderentzako txanda irekiko delarik. Bere hitzaldia gaztelaniaz izango da eta Elikadura eta kirolaren inguruan arituko da. Izenburua ¿Dieta y ejercicio? El nuevo manejo de la obesidad. Hitzaldia irekia eta doanekoa da.
Lehen hitzaldi hau antolatzeko orduan antolatzaileek Txiki Polit pentsioa eta Antoniano ikastetxearen laguntza jaso dute. Baita noski, Zarauzko Udalarena.
Hizlariari dagokionez Jorge García-Dihinx mendizaleentzat ezaguna egingo da, blogari famatua baita. Bere lameteoqueviene.blogspot.com/ blog-a Piriniotako eguraldiaren erreferentzi bat da, mendizale eta naturzaleek txangoak eta planak prestatzeko erabiltzen ohi dutena. Azken urteeotan Jorge-k elikadura eta osasunaren inguruko postak tartekatzen joan da bere blogean, baita jarduera fisikoaren ingurukoak. Izan ere, profesionalki haur-obesitatearen inguruan aritzen da.
Jorgek badu nolabaiteko lotura gure herriarekin. Bere blogean murgiltzen bazerate gure herriari buruzko hainbat sarrera daudela ikusiko duzue.