Asteburu lasaia ZASTentzat. Izan ere partida bakarra jokatzen zen etxean, lehen taldearen konpromezua. Arerioa Iruinako San Cernin zen, oraindik garaipenik ezagutzen ez duen taldea, beraz irabazi beharreko partida. Lehen minutuetatik garbi geratu zen bi taldeen arteko aldea. Pixkanaka pixkanaka aldea luzatuz joan zen etxeko taldea, dagoeneko 17 puntuetako aldea zen atsedenaldian (45-28) eta bukaeran 80-51 islatzen zuen markagailuak. Histori handirik gabeko partida beraz.
Jokin Collantesek minutuak banatzeko aprobetxatu zuen norgehiagoka eta Aaron Centenok esatebaterako 10 puntu sartu zituen. Dena den, Ulaciako saskiratzaile nagusia Aitzol Eguskitza izan zen 19 punturekin. Aipatzeko iruinetarren puntuen erdia baina gehiago jokalari batek sartu zituela, Ignacio Aisa donostiarra izan zen partidako saskiratzaile nagusia 27 punturekin.
Jardunaldi honetan lehen postuetan sailkatutako zazpi taldeek azken postuetan sailkatuen aurka jokatzen zuten. Baina ezusteko gertatu gertatzen dira. Esatebaterako Logroñoko LBC Cocinas-ek eta Donostiko Atleticok galdu egin dute. Ez dira emaitza txarrak Ulacia Gruporekin. Zarauztarrak 2 postuan jarraitzen dute. Orain datozkie egutegiko zatirik gogorrena hurrengo bost partidetatik lau sailkapenean goian dauden taldeen aurka baidituzte. Hasteko hurrengo larunbatean Hernani Tecnun-en aurka jokatzen dute Donostin.