ZAST NESKAK Donostiko Alde Zaharra, hirugarren sailkatua jasotzen zuten etxean. Litekeena da arerio berdinarekin topatzea igoerako fasean, beraz nolabaiteko azterketa kutsua bazuen norgeihagokak. Ez zen partida distiratsua izan. zarauztarrek nagusi ziren barruko jokoan, baina donostiarrak gogor aritu ziren saskia babesteko orduan. Dena den Beñat Jauregiren neskek lehen hiru laurdenak irabazteko gai izan ziren, baina oso abantaila txikiekin.
Azken laurdenean etxeko taldea aurretik sartu zen, 28-23. Baina donostiarrek ez zuten oraindik azken hitza esan eta azken minutuan aurretik jarri ziren markagailuan 34-35. Partida jaurtiketa libreetan erabaki zen. Bereziki 10 segundun faltan Aizpea Eceizak sartutako biei esker.
Garaipen honekin Beñat Jauregiren neskak lehen postuan jarraitzen dute sailkapenean. Hurrengo partida Martxoaren 9 dute, bigarren sailkatuaren, Easo Balerdiren, etxean. Lehen itzulian 49-51 galdu zuten donostiarren aurka.