Home ZAST

Bost jardunaldien faltan ZAST NESKAK igoera faserako txartela eskuratu dute.

Bostgarren sailkatuaren etxean 27-42 irabazi ondoren Beñat Jauregiren neskek lehen postuan jarraitzen dute.

<   >

ZAST NESKAK Gipuzkoa mailako bigarren mailarako talde polita dute. Horren erakusgarri aurten daramaten ibilbidea, 12 garaipen eta porrot bakarra. Izan ere, bost jardunaldien faltan igoera faserako jolasteko lau txarteletako bat eskuratu dute matematikoki.

 

Asteburu honetan Astigarragako Mundarron etxean jokatzen zuten, bostgarren sailkatua. Partida uste baina errezago joan zen Beñat Jauregik entrenaturiko neskentzat, laurden guztiak irabazi zituzten eta abantaila poliki poliki handitzen joan ziren puntu gutxiko partida batean. Izan ere 28-42 amaitu zen partida. Aizpea Eceiza nabarmendu zen bereziki 17 punturekin.

 

Hurrengo partida etxean jokatzen dute hirugarren sailkatuaren aurka, Donostiko Alde Zaharraren aurka alegia. Test polita beraz, litekeena baita igoera fasea elkarren aurka jokatzea. Partida Aritzbatalden jokatuko da, igandean arratsaldeko 18:00tan.

 

AURREKOA    HURRENGOA